Hutuen eta tutsien arteko lehia etnikoen gertaera odoltsuenen aurrekariek garai kolonialean eta aro postkolonialean dute sorburua. Hala, 1980ko hamarkadaren amaieran ia milioi erdi ruandar zeuden errefuxiatuta Burundin, Ugandan, Zairen eta Tanzanian.
Ruandako gerra 1990ean hasi eta 1994an gogortu zen, herrialde horretako eta Burundiko presidenteen aurkako atentatu hilgarriaren ondorioz. Izan ere, horrek eragin zuen tutsi populazioaren ia % 75en eta milaka hutu moderaturen hilketa sistematikoa 100 egunez jarraian.
Burundik ere sufritu zuen gatazka etniko hura. Afrikako herrialde txiki hori gerra zibil batean murgildu zen 1993 eta 2005 artean, hutu matxinadaren ondoren Armadak kontrolatzen zuen tutsi gutxiengoaren aurka. Urte luze haietan, sarraskiak egin ziren, eta, kalkuluen arabera, 300.000 pertsona inguru hil ziren euren etnikotasunaren ondorioz. Arusako Bake Akordioa 2000. urtean lortu zen arren, urte batzuk beranduago arte ez zen sinatu Tanzaniako hiriburuan Su Etenaren Akordio Orokorra, hutuen eta tutsien arteko bakea agintzen zuena.
Burundiko gatazka etnikoen Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordea 1885eko alemanen kolonizaziotik 2008ra arte izandako sarraskiak ikertzen ari da. Orain arte, 4.000 hobi komun baino gehiago aurkitu ditu, eta 140.000 biktima baino gehiago identifikatu ditu.
Filma:Petit pays