Duela 45 urte, ordura arte Espainiako “53. probintzia” izan zena monarkia alauiak anexionatu zuen Espainiaren, Mauritaniaren eta Marokoren arteko hiruko akordioaren bidez. 45 urte geroago, XXI. mendean ongi sartuta, deskolonizazio-egoera horrek bere horretan dirau. Mundubat euskal GGKEaren eta Brasilgo Forward Films ekoiztetxearen Ocupación S. A. proiektuak traizio historiko baten kontakizuna aurkezten du, eta izen-abizen espainiarrak jartzen dizkio nazioarteko legeak urratzen dituen eta Afrikako azken koloniaren (Mendebaldeko Sahararen) harrapaketa eragin duen espoliazio isilarazi bati.
Film labur dokumentalak Espainiako enpresek Mendebaldeko Saharan duten irabazizko egitura desestaltzen eta erakusten du ikus-entzunezko formatuan lehen aldiz. Egitura hori, nolanahi ere, Espainiako historiaren alderdirik estali eta isilarazienetako bat da. Nazioarteko legeen edo estraktibismoaren arloko adituek, ekintzaile sahararrek, kazetariek eta ordezkari politikoek Espainiako botere politikoen eta IBEX35 boteretsu eta ukiezineko enpresen arteko maite-jokoen berri ematen dute. Harreman hori frankismoaren garaian errotu zen, eta hainbat hamarkadatan luzatu da nazioarteko legeak urratzen dituen, lurraldearen okupazioa bideragarri egiten duen eta Marokoko Erresumak saharar herriaren oinarrizko eskubideak urratzea dakarren sistema bidegabe eta opaku batean.
Mundubat
Filma:Ocupación S. A.