XX. mendea historiako bortitzena eta odoltsuena izan dela esan izan da. Bi mundu gerretatik hasi eta Ruandako, Balkanetako edo Kanbodiako genozidioetaraino. Errusiako Iraultzatik edo Gerra Hotzetik nazien sarraski eremuetaraino eta gulagetaraino, edo Hiroshimako eta Nagasakiko bonba atomikoetaraino, mundua suntsitu zuten diktadura eta gerra zibil ugarietatik igarota.
Indarkeria eta laztura mota horiek guztiak gizakiak hainbat arlotan aurrerapen garrantzitsuak lortu zituen mende batean gertatu ziren, besteak beste, politikan, ekonomian, kulturan, zientzian eta medikuntzan. Baina, aldi berean, aurrerapen horiek gaizkien eskura jarri ziren eta neurri batean suntsipen handiko estrategiak eta armak sortzeko baliatu ziren.
Sarraskiak, bata bestearen ondoren gertatu ziren, eta planetaren luze-zabalean zehar errepikatu ziren, muga etikoak gaindituz. Batzuen ikaskuntza moralak ez ziren adierazgarriak izan beste batzuengan, errepika ez zitezen. Arrazaren, etnonazionalismoaren, politikaren eta erlijioaren izenean ankerkeriarik handienak egin ziren muturrekoa izan zen mendean.
"Gerrak gizakiaren buruan jaiotzen direnez, haren buruan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak", dio Unesco-ren Konstituzioak. Hala, Bakearen eta Indarkeriarik ezaren Kultura sustatzearen garrantzia nabarmendu du, gerra sufritu duten herriengan bakea eta konfiantza berreskuratzeko. Hezkuntza da beren tresna nagusia, eta eskoletara, parlamentuetara, familietara eta, azken batean, gizarteko esparru guztietara hedatzea da beren helburua.
Filma:Irradiés