Adingabeenganako sexu abusuak sarean

Mundu osoko neska adingabeen % 60k jazarpenen bat jasan dute sare sozialetan, Plan International GKEk egindako ikerketa baten arabera. 8 urte inguru dituztenean hasten da, eta 14 -16 urte bitarteko adinean areagotzen da. Eduki sexualak, zibererasoa, irainak edo mehatxuak erakusten dituzten mezuak eta irudiak jaso ohi dituzte. Espainian, neska adingabeen artean, haiek baieztatuta, % 75ek ezagutzen dute erasotzailea.

Kasu ugari daude salatzen ez direnak, eta aurkezten diren salaketen artean, material sexuala sortu eta banatzen direnekin zerikusia dutenak nabarmentzen dira.

Halako delituak egiten dituztenen profila oso zabala da: helduetatik hasita ‒identitate faltsuen atzean ezkutatzen dira eta konfiantza eragin eta adingabeak sexu-jardueretan inplikatzen dituzte‒ 15-17 urte bitarteko ziberkriminaletaraino ‒helburu dutenak material pornografikoa lortzea berau merkaturatzeko edo beren biktimei xantaia egiteko‒. Horrela, estortsioa erabili ohi dute, materiala hedatu egingo dutela mehatxatuz.

Gizarte honetan, non teknologia berriek lortu duten nagusitasuna izugarria den eta sare sozialen erabilera gero eta hedatuagoa, Save the Children erakundeak dio prebentzioa dela indarkeria modu horren guztiaren aurka jarduteko biderik eraginkorrena. Hezkuntza afektibo/sexuala, komunikazioa eta adingabeengandik hurbilen dagoen ingurunearen laguntza dira tresnarik eraginkorrenak.

2-caught in the net 5  milan jaro

Filma:Caught in the Net