Segurtasunaren negozioa AEB-etako eskoletan

Estatu Batuetan kezka bat da eskola, haur, gazte eta familientzat. Arrazoia: azken 10 urteetan 350 adingabe baino gehiago hil dira ikasgeletan izandako tiroketa masiboetan. Egoera horrek antsietate handia sortu du. Hala, tiroketa horien lekukoen artean egin diren ikerketen arabera, antidepresiboen kontsumoa areagotu egin da ikasleen artean.

Sarraskirik larrienetako bat Sandy Hook-en gertatu zen; Connecticuteko lehen hezkuntzako eskola bat, non 2012an 20 haur eta 6 heldu hil ziren.

Sarraski horien aurrean, eskoletan segurtasuna areagotzea izan da erantzuna (balen aurkako arbelak eta mahaiak, tiro-ikastaroak irakasleentzat etab.). Eskola-segurtasuna bermatzeko negozio-nitxo berri bat sortu da horrela, urtean milioika dolar fakturatzen dituena.

Hala, sarraskiaren senitartekoek osatutako Sandy Hook Promise bezalako erakundeek prebentzioan eta osasun mentalean inbertitzeko eskatzen dute arazo hori errotik erauzteko. Haien ahotsak elkartu egin dira hainbat aktibistaren eta erakunderen ahotsekin, eta defendatu egiten dute eskoletako segurtasunak ez duela deusezten eraso horien eragile den faktoreetako bat: armak erosteko erraztasuna AEBetan. Adibide gisa, herrialde horretako armen lobby nagusietako bat, Erriflearen Fundazio Nazionala, ikastetxeetan armak enkantean jartzera iritsi da, hauteskunde-kanpainak ordaintzeko dirua biltzearren.

2-bulletproof

Filma:Bulletproof