LGTBIQ+ purga Txetxenian

Hainbat herrialdetan, besteak beste, Saudi Arabian, Iranen, Brunein, Yemenen eta Nigeriako herrialdeetan heriotza-zigorrarekin zigortzen da homosexualitatea. Gay, Lesbiana, Bisexual, Transexual eta Intersexualen Nazioarteko Elkartearen Estatuko homofobia 2020 txostenean, munduko mapak 69 herrialde erregistratzen ditu, non zigortzen jarraitzen den sexu bereko pertsona helduen artean adostutako sexu-harremanak.

Txetxeniako Errepublikak protagonismo berezia izan zuen aurreko txostenetan; izan ere, 2017an, Amnesty Internationalek gay purga bat salatu zuen, sexu-orientazioagatik dozenaka gizon bahitu, torturatu eta hil baitzituzten. Txetxeniako Gobernuak, Ramzan Kadyrovek zuzenduta, gertatutakoa ukatu zuen. Gainera, esan zuen herrialdean ez zegoela pertsona homosexualik. Horrez gain, "ohorezko krimenak" legitimatu zituen. Hala, familietako batzuk errepresio horren konplize bilakatu ziren. LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako indarkeria etengabea izan da. 2019an, hain zuzen, bigarren kanpaina bat eraman zen aurrera kolektiboa jazarri eta erasotzeko.

Errusiako agintarien konplizitatearekin, purga zigorgabe geratu dela salatu du Amnesty Internationalek. Herrialde horretako homofobia askotan salatu izan da. Are gehiago, 2013an, "adingabeen arteko harreman sexual ez tradizionalen propaganda" zigortzen duen lege bat onetsi zenetik. Horrek homosexualitatearekin zerikusia duen edozein informazio edo ospakizun debekatzea dakar berekin.

2-bienvenidos a chechenia 5

Filma:Welcome to Chechnya