Haurtzaroa eta gerra Sarajevon

ACNURek emandako datuen arabera, Bosniako gerran (1992-1995) 200.000 pertsona baino gehiago hil edo desagertu ziren. Gainera, etxetik alde egin behar izan zuten 2,7 milioi pertsonatik gora gerratik ihes egiteko; horien artean, populazio bosniar/musulmanaren aurkako garbiketa etnikoagatik ihes egin zutenak.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik Europako hiri batean egindako setiorik luzeenetako bat bizi izan zuen Saravejok: 1.425 egun. Egun bakar batean, Srpska Errepublika autoproklamatuak eta Jugoslaviako Herri Armadak 3.700 bonba jaurti zituzten oraingo Bosnia-Herzegovinako hiriburura.

Sarajevon 11.500 zibilek baino gehiagok galdu zuten bizitza, haien artean 1.600 haurrek, eta 15.000 zauritu izan ziren. Kalkuluen arabera, Sarajevoko 70.000 adingabek ezin izan zuten haurtzaro "normal" batez gozatu.

Indarkeriak, bere forma desberdinetan, egunerokotasuna markatu zuen. Elikadurarik eza, bizi-baldintza txarrak, heriotza eta eskubideen urraketak izan dira gainditu ezin diren ondorio psikologikoen eragileak gerraren biktima diren haurrentzat. Indarkeria "normalizatzera" iritsi ziren; edozein adingabek bezala, maiz, jolastera irtetea besterik ez zuten nahi, horrek zekarren arriskuaz jabetu gabe. Gerrako Haurren Museoak, 1997an eraikiak, haien bizipenak, objektuak eta memoriak biltzen ditu.

Setiatutako Sarajevon Eraildako Haurren Gurasoen Elkarteak borrokan jarraitzen du justizia egin dadin gerra garaian haurren babesa erasotzen duten krimen horien aurka, indarrean Zuzenbide Humanitarioan eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidean.

2-album

Filma:Álbum de posguerra