Martxoa(r)en 01-(e)an, 2021 [10:00 h.]
Terra Willy (2019), Asto Erregea (2018) eta Vitoria, 3 de marzo (2019) dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikastetxeei eskainiko zaizkien filmak. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era izango da. Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, saioak ez dira presentzialak izango: ikasleek geletan ikusi ahal izango dituzte online moduan zinemaldian zehar, apirilaren 26tik 30era.
Prentsa: Carlos J. Plaza (639 89 36 74)