Bizitzak salbatzea ez da delitua

Gobernuz Kanpoko Erakundeen erreskate-itsasontzien lan humanitarioa kriminalizatu egin da, ontzi horietako arduradunek milioi askoko zehapenei edo espetxe-zigorrei aurre egin behar izateraino. Estatuek "legezkotasuna" betetzeko eskatzen dute; GKEek, berriz, jokoan bizitzak daudela eusten diote. Bizitzak salbatzea ez bailitzateke delitu izan behar.

2014tik, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen datuen arabera, 20.000 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoan, migrazio-politika eskas eta ez solidario baten erakusgarri. Politika horrek ez die erantzuten milaka pertsonen beharrei, indarkeriatik, jazarpenetik edo pobreziatik ihes egiteko bide segururik ezean, urtero beren bizitzak arriskuan jartzen dituztenen premiei.

Horren aurrean, hainbat GKEk, haien artean CEARek, salatu egin dute Europar Batasunaren migrazio-plan berria, asilo-eskatzaileen premia humanitarioetan oinarritu beharrean, Europako lurraldean haien sarrera geldiaraztera zuzendua. Haien etorrera galarazteko, Europak herrialdeekin akordioak ezartzen jardun du orain arte, besteak beste, Libiarekin: migratzaileen eskubideak urratzen dituen lurraldea, non abusuak, torturak eta hainbat indarkeria modu jasan behar izaten dituzten. Horren erakusgarri dira atxiloketa zentroei egin zaizkien denuntzia ugariak nazioarteko zuzenbidea urratzeagatik.

2-aita mari 2

Filma:Aita Mari