100 urte betetzea

Gero eta pertsona gehiago daude ehun urte dituztenak. Eta datozen urteetan igoera oso esanguratsua izango da. Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Espainiako Estatuan gaur egun erroldatuta dauden 100 urtetik gorako 12.551 pertsona daude eta 2070ean 217.344 izango dira.

Hala, urte gehiago eta hobeto bizitzeko edabe magikoa bilatzen duten ikerketa askoren aztergai bihurtu da bizitza-luzera. Baina zein da 100 urtera iristeko errezeta? Nolakoa da bizitza etapa horretan?

Genetika, dieta eta bizimodu osasungarriak, osasun kognitiboa, aisialdi aktiboa, erresilientzia eta harreman sozialak dira azterlanetan gehien aipatzen diren gakoak. Gainera, zenbait lekutan harrigarria da 100 urtetik gorako pertsonen kopurua. Leku horiei "planetako eremu urdinak" deitzen zaie: Sardinia (Italia), Okinawa (Japonia), Nicoya penintsula (Costa Rica), Ikaria uhartea (Grezia) eta Loma Linda (Kalifornia).

Gaur egun, COVID-19ren ondorioz, hedabideen fokuan egon dira adin handieneko pertsonak. Ikasi dugu, gizaki gisa, izaki zaurgarriak eta elkarren mendekoak garela; ordea, onartzen eta aitortzen al ditugu zaurgarritasunaren balioa eta pertsona horiek guztion onerako egiten duten ekarpena? Zein dira zahartzaroari buruz gizarteak dituen itxaropenak, bizi dugun aldaketa demografiko, sozial, ekonomiko, kultural, teknologiko, politiko... baten testuinguruan? Balioa ematen al diegu adineko pertsonen jakintzari eta inguruneak sortzeko premiari pertsonok zahartu eta gure bizi-proiektuak zentzuz eta esanahiez garatu ahal izateko?

Handia da erronka, eta hartara, ziurrenez, ikasi beharrean izango gara gizarteak eraikitzen, non pertsona guztiei eta bizi-ziklo osoan zehar herritar gisa jardutea bermatuko zaien..

2-100up 3

Filma:100Up