Eskura - Aieteko Giza Eskubideen aldeko Pedagogia-Baliabideen Zentroak antolatutako 3. Azokak ingurumena eta giza eskubideak ditu ardatz.
Hala, giza eskubideetan interesa duen edonork eta hezkuntza eremuko profesionalek aukera izango dute uraren, klima-krisiaren edo basoen inguruko azken nobedadeak eta baliabide berritzaileak ezagutzeko, formatu desberdinetan.
apirilak 24 / 11:00 / Antzoki Zaharra
La vida secreta de los árboles (2020) filmaren proiekzioa
Solasaldia: Nola uztartzen dira ingurumena, pedagogia eta giza eskubideak?
Aurkezlea: Maitena Salinas (kazetaria)
Parte-hartzaileak:
Ander Izagirre (kazetaria)
Lucía Peña (Saretuz)
José Manuel Gutiérrez Bastida (irakaslea)
Clownclusiones: Isabel Aisa eta Rakel Imazen eskutik
apirilak 26 / 16:00 / Club Aretoa (Victoria Eugenia Antzokia) (EUSKARAZ)
Mahai-ingurua: Ingurumen-hezkuntza klima-krisiaren aurrean
Aurkezlea: Maitena Salinas
Parte-hartzaileak:
Izaskun Orbegozo (Kutxa Ekogunea)
José Ángel Lasa (Artekom)
Iratxe E. Díaz (Artekom)
Izaro Basurko (Ekopol & mPower)
Aurkezpena: Ingurumen hezkuntza baliabideen
José Ángel Lasa (Artekom): "Artea eta ingurumena"
Maialen Sistiaga (Kutxa Ekogunea): "Baso Eskola eredua"
Eduardo Arzak (Txingudiko Zerbitzuak): "Escape Hall"
Umorezko bakarrizketa: Antton Telleria
apirilak 27 / 16:00 / Club Aretoa (Victoria Eugenia Antzokia)
Mahai-ingurua: Klima-krisiaren eragina kolektibo zaurgarrienen eskubideengan
Aurkezlea: Maitena Salinas
Parte-hartzaileak:
Arantza Acha (Unesco Etxea)
Begoña Cabaleiro (Emaús)
Sara Diego (Alboan)
Aurkezpena: Klima-krisiak pertsonen eskubideetan duen eraginari buruzko errekurtsoak
Begoña Cabaleiro (Emaús): "Está que arde" (bideoa)
Jone Otero (Unesco Etxea): "Crisis climática. Amenaza a los DDHH"
Inés Vicente (Alboan): "Samantha Tanta" jolasaren aurkezpena
Clownclusiones: Virginia Imazen eskutik
Oharra: saioak elebidunak izango dira. Ez da aldibereko itzulpenik egongo. Saioak streamingbidez ikusteko izena eman behar da. Aldaketarik balego, izena eman duten pertsonei jakinaraziko zaie.
Sarrera: streaming bidez edo aurrez aurre, info@eskurazentroa.eus helbidean (zehaztu egunak). Aurrez aurre bakarrik, Giza Eskubideen Zinemaldiko leihatilan ere bai.