José Manuel Martín Almeida

almeida

Non eta noiz

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2021(e)ko apirilak 25 / 12:00

Inprimatzailea eta editorea da, eta 80 titulu baino gehiago argitaratu ditu. Haietako hiru Saharari buruzkoak dira: Sahara en el corazón, Cartas y discursos de Lualy Mustafá eta Música Haul. Madrilgo Saharar Herriaren Lagunen Elkarteko presidenteordea da. Mendebaldeko Saharako ordezkaritzen laguntzailea izan da 90eko hamarkadaren erdialdeaz geroztik, baita FiSahara-rena ere, hasieran. 2006ko Sahara4x4Solidario proiektuaren ideologoa eta bultzatzailea izan zen. 2013an, Lurralde Liberatuetan hortz-klinika bat egiteko proiektua sustatu zuen: guztiz ekipatutako eta Tifaritiko ospitalean muntatutako bi unitate odontologiko. Eta 2014an, berriz, Lurralde Liberatuetako DentalCoop Osasun Proiektua: 30 batzorde, hainbat espezialitate medikotako borondatezko 250 lankide, zaindutako 6.000 paziente baino gehiago, eta Mendebaldeko Saharako osasun-langileei eskainitako hainbat prestakuntza-ikastaro.

Filma: Mutha y la muerte de Hamma-Fuku