Marokoko iparraldean jaio zen, oso familia apalean. Artean haurra zela, Marokoko hainbat hiritara joan zen lan bila, familiari laguntzeko. 14 urterekin, Ceutako muga zeharkatu eta lau urte eman zituen bertan, adingabeen zentroan eta kalean bizitzen, penintsulara nolanahi joateko asmoarekin.