Kordoban jario zen 1959an, eta Zaragozan bizi da aspalditik. Fotokazetaria da 1984. urteaz geroztik, eta haren lanak hainbat komunikabidetan argitaratu dira. Dozena bat argazki-liburu baino gehiago argitaratu ditu, hala nola El cerco de Sarajevo (1995), Vidas minadas (1997), Kosovo, crónica de la deportación (1999), Niños de la guerra (2000), La caravana de la muerte. Las víctimas de Pinochet (2002), Latidos del tiempo (2004) (Ricardo Calero eskultore eta artista plastikoarekin batera), Sierra Leona, guerra y paz (2005), Sarajevo 1992-2008 (2009) eta Desaparecidos(2011). Sari ugari jaso ditu bere lanagatik: Meritu Profesionalaren Domina, Aragoiko Gobernuarena (2004), Argazkigintzako Sari Nazionala (2009), Gizarte Elkartasunaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia (2011) eta abar. UNESCO erakundearen bakerako mandatari berezia da 1998. urteaz geroztik.