Zuzendaria eta argazkilaria, hamar urte baino gehiago daramatza fotoperiodista lanean. Bere lana hainbat hedabideetan argitaratu da, besteak beste, The Guardian, El País eta Euronewsen. 2015ean, Invierno en el Donbass dokumentala egin zuen, non biztanleria zibilak Ukraina ekialdeko gerran jasan zuen sufrimendua kontatzen den. 2015ean ere, Zaatari Taekwondo School zuzendu eta ekoiztu zuen, Jordaniako Zaatariko errefuxiatuen kanpamenduan dagoen taekwondo eskola txiki bati buruzko dokumental labur bat, NBC kate estatubatuarrarentzat egina. Bere lehen dokumental ertainak, Just Waitek (2016), errefuxiatuen bizi-baldintzak kontatzen ditu Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko itunaren ondoren, baita euskal GKEek Greziako Quios uhartean egindako lana ere. Urte horretan bertan, Santi Donairerekin batera, 113 dokumental luzea zuzendu zuen, Francoren diktadurak eraildako pertsonen senitartekoen borroka kontatzen duena. 2018an Room 601 of City Plazadokumental laburra aurkeztu zuen; Afganistango hainbat errefuxiaturen historia, Atenasko Hotel City Plaza autogestionatuan egin zuten egonaldian.