Deustuko Unibertsitateko Psikologia Saileko irakaslea. Psikologiako Masterreko zuzendaria. Azken 20 urteetan, haren ikerketa-arloak atxikipen-esperientzia goiztiarrak, sexu-indarkeriari eta sexu-abusuari lotutako prozesu kognitibo emozionalak eta adikzio-portaerak izan ditu ardatz. Estatuan eta nazioartean egindako lan ugari argitaratu ditu, eta foro askotan parte hartu du. Halaber, nazioarteko eta Estatuko hainbat ikerketa-sari jaso ditu. Proiektu ugaritan laguntzen du (batzuk Europakoak dira).