Parte Zaharreko Kai-alde Erretiratuen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria. Bilbon jaio zen, eta 1954. urtean iritsi zen Donostiara. 83 urte ditu, eta sei seme-alaba, baita bilobak ere. Erreferentziazko laguntza da auzoan bakarrik bizi diren beste emakume batzuentzat. Euskal dantzako eskoletan parte hartzen du, eta entrenamendu kognitiboa ere egiten du. Euskal Dantzarien Biltzarreko bazkidea, euskal liburuak eta musika argitaratzen zituen Herri Gogoa argitaletxearen sortzaileetako bat eta Contadoresko idazkaria izan zen.