Donostia Lagunkoia hiri-planeko koordinatzailea da. Plan hori Donostiako Udalak bultzatzen du, zahartzen ari den hirian adin guztietarako Donostia bat eraikitzeko helburuarekin. Planaren funtzioen artean, honako hauek azpimarra daitezke: tokiko ekimenak eta proiektuak inspiratu eta lerrokatuko dituen eta koherentzia emango dien erreferentzia-esparru baten eraikuntza kolektiboa bultzatzea, eta esparru publikoaren, esparru pribatuaren, esparru sozialaren eta herritarren arteko lankidetza eta baterako sorkuntzako prozesuak sendotzea ahalbidetuko duten testuinguruak sortzea.