UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea eta AIODHko (Giza Eskubideak Behatzeko Nazioarteko Elkartea) presidentea. Donostiako Giza Eskubideei buruzko Ikastaroetako zuzendaria 1997. urteaz geroztik, eta Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideari eta Nazioarteko Harremanei buruzko Ikastaroetako zuzendaria 2012. urteaz geroztik. Unibertsitatean eman dituen 30 urte baino gehiagotan egindako ikerketak Mendebaldeko Saharako gatazka eta hari lotutako alderdi juridiko guztiak izan ditu ardatz. Dozenaka artikulu eta bi monografia argitaratu ditu. Fronte Polisarioaren aholkulari juridikoen taldeko kidea da.