Aaiunen jario zen 1964. urtean, eta Mendebaldeko Saharako ordezkaria da Euskadin. Hainbat kargu bete izan ditu Fronte Polisarioan; azken karguen artean, Fronte Polisarioko ordezkaria izan da Erresuma Batuan, eta ondoren Danimarkan. Luali, ahora o nunca, la libertad liburuaren egilea da, Felipe Briones ustelkeriaren aurkako fiskalarekin batera. Halaber, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen lapurretari eta baliabide horiek defendatzeko lege-borrokari buruzko hainbat artikulu idatzi ditu gaztelaniaz eta arabieraz.