Gerraostea eta frankismoaren aurkako erresistentzia

"Garai ilunetan ere abestuko al da?
Garai ilunei buruz ere abestuko da".

(Bertolt Brecht)

Zineak –Rossellinik zioen– bizi garen mundua agerian uzteko balio behar du. Zentzu horretan, Silencio rotoren nahia da isilarazten eta atzean uzten saiatu den arestiko gure historiaren garai baten berri ematea. Dagoeneko joan den garai bat da, baina gaur egun ere ikus dezakegu Kosovo, Kolonbia, Txetxenia eta abarretako izugarrikerietan; izan ere, akats berberetan erortzeko eta hondamendi berberak birsortzeko baino ez du balio ahanzturak. Beraz, gure iraganaz hitz egitea gure orainaren zergatiak ulertzea da: intolerantziak indarkeria sortzen duela gogoratzea da, eta indarkeria hori, aldi berean, zentzugabekeriarik erabatekoaren hazia dela.

Existitzeari uzten diogunean, besteek gutaz gogoratzen dutena gara. Eta inork ez bagaitu gogoratzen, existitu ez bagina bezala da. Horregatik, Silencio rotok ahotsa eman nahi die inoiz izan ez duten pertsona batzuei, eta bizi eta hil zireneko ilusio eta idealak berreskuratu nahi ditu: haien izenak, gertaerak, historian desegin ez daitezen.

Montxo Armendáriz & Puy Oria

2-silencio roto 3

Filma:Silencio roto