1982an hasi zen Televisión Española-n. 1984an Televisió de Catalunya (TV3) sortu zuen taldean sartu zen. Musika eta kultur programetan espezializatu zen, eta saio bereziak eta dokumentalak egin zituen, besteak beste, Joan Manuel Serratekin (D’un temps d’un país), Jarabe de Palore-kin (Realidad o sueño) eta Vieja Trova Santiaguera-rekin (El final no llegará). Cançó catalana-ri, flamenkoari edo fotoperiodismoari buruzko telesail dokumentalak ere egin ditu. Dokumental ugari zuzendu ditu, besteak beste, Retratos del alma (2005), Xavier Vinader, periodista. Contra la guerra sucia (2014) eta Benvenutto Mr. Gilliam (2016).