Bartzelona, 1969. Masterra Telebista eta Zinemarako Idazketan (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 1993). 1991z geroztik telebistarako gidoilari gisa lan egiten du lehiaketetan, telekomedietan, talk-showetan eta programa dibulgatiboetan. 1999tik aurrera dokumentalak egiten hasi zen. Horien artean María Moliner. De la vida a la palabra (2000), Tinta roja. La militancia en el PRT-ERP (2006), Paco Ibáñez. Poesía necesaria (2012) eta Escuela en tránsito (2016). 1996ko urtarrilean Sarajevo hirira joan zen, eta bertan bizi izan zen 10 hilabetez.