Ander Izagirre (Donostia, 1976) kazetaria da. Nazioarteko erreportajeak, bidai liburuak eta txirrindularitza kontuak idazten ditu batez ere: Pirenaica, Cansasuelos, Los sótanos del mundo, Txernobil txiki bat etxe bakoitzean edo Beruna patrikan liburuak, adibidez. 2017an Euskadi Literatura Saria eman zioten Potosí liburuarengatik, eta 2015ean Europako Kazetaritza Saria, Kolonbiako Armadaren hilketa batzuei buruzko erreportajearengatik.