Lucía Peña Armijo, mendi-ingeniaria, ekintzailea eta ingurumen, kontsumo eta iraunkortasunean espezializatua. Donostiako Saretuz kontsumo arduratsu, kontziente eta eraldatzailearen sarearen koordinatzailea eta dinamizatzailea da. Saretuz 14 erakundek osatutako sarea da, eta elkarrekin lan egiten dute Donostian kontsumo eredu alternatiboen balioa nabarmentzeko. 10 urte daramatza lanean gure kontsumo ekintzen inpaktuei zein ondorioei eta zein gizarte eredurantz joan nahi dugun inguruan gogoeta egiten, baita alternatiba errealen proposamenak bultzatuz ere, hala nola Saretuz Maparekin.