Ingurugiro Zientziatan lizentziaduna da Salamancako Unibertsitatean. Ikerketa eta lankidetza proiektuak kudeatzen ibili da azken urteetan eta orain mPower izeneko proiektu europar baten dago lanean, UPV/EHUn energia trantsizioei buruzko doktoretza egiten duen bitartean. Brasilgo kasua du aztergai, eta Rioko Unibertsitatean egin du azken ikastaroa: “Energia eta gizartea gaur egungo kapitalismoan” izenekoa. Azken urteetan Mugarik Gabeko Ingeniaritzarekin eta Ekologistak Martxanekin egon da elkarlanean eta egun Ekopol ikertalde kontsolidatuko partaidea da.