55 urteko irundarra da, Geografian lizentziatua da eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Master Unibertsitarioa du. Artelatz Ingurumen Zerbitzuetako bazkide sortzailea da, eta urrian 30 urte beteko ditu Ingurumen Hezkuntzan lanean. Txingudiko Zerbitzuen ingurumen-hezkuntzako programa kudeatzen du, eta horretarako kanpainak eta baliabideak diseinatzen eta garatzen ditu; horien artean, Escape Hall berria aurki dezakegu.