Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian lizentziatua, Kontserbazio eta Landa Garapeneko Masterra du Kenteko Unibertsitatean (Erresuma Batua). 7 urtez lan egin du Unescoren Indonesiako Bulegoko Ingurumen Zientzien Unitatearekin, bi urtez Unesco Etxearen eta Eusko Jaurlaritzaren beka-programaren onuradun gisa eta, ondoren, aholkulari gisa. Bere lana Indonesian, Ekialdeko Timorren, Filipinetan eta Vietnamen garapen iraunkorra sustatzea izan zen. 2014. urteaz geroztik, Arantza Unesco Etxeko zuzendaria da, Euskal Herriko Unesco Zentroa.