Maitena Salinas Beiztegi kazetaria eta aktorea da. Giza eskubideetan espezializatutako kazetaria izanik, bi hamarkada daramatza alor honetan ekimen eta proiektu desberdinetan parte hartzen; besteak beste, Argituz elkarteko kide izanik, indarkeria politikoa ikertzen duten Memoria Partekatu Baterantz txostenetan lanean aritu da. Gea dokumentala ere zuzendu du, non feminismotik adin desberdineko emakumeen egoera lantzen den. Hogeitabost urte telebista zein irratian diharduela gizartearen egoera genero perspektibatik lantzen eta giza eskubideen beharraren pedagogia bultzatzen.