Erakusketak

Jane Goodall – Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista

goodall
Aiete K.E.
Ikusi Google Maps-en 
apirilak 16 – ekainak 13 / asteartetik ostiralera: 16:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + igandeak: 10:00 – 14:00 + jaiegunak: itxita

Jane Goodall primatologoa, ingurumen aktibista eta Nazio Batuetako Bake Mezulariaren bizitza eta legatuari omenaldia, Asier Iturralde donostiarraren ilustrazioen bidez, Jane Goodall Institutuaren aholkularitzarekin.

Jane Goodallek animaliekiko duen grinak Tanzaniako basoetaraino eraman zuen, non txinpantzeekin bizi izan zen. Primate horien bizitzari buruzko bere ikerketek behartu egin zuten mundua giza espeziearen definizioa berrikustera. Bere ikerketa aitzindariek, hasiera batean komunitate zientifikoak eszeptizismoz hartu bazituen ere, aintzatespena lortu dute mundu osoan.

Orain, Jane Goodall doktorea ingurumenaren zaintzan eta hezkuntzan dago murgilduta. Horretarako, Bakearen Mezulari gisa dabil beti bidaian, 300 egun urtean.

Jarduera osagarriak

Tailerrak Donostiako Udaleko Gazteria Saileko Haurtxokoetan

5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat

Apirilak 27tik 29ra. Giza Eskubideen Astea eta Jane Goodall. Gure ingurunearekiko errespetuaz kontzientziatzeko tailerrak. Aurretiko izen ematea Haurtxoko bakoitzaren posta elektronikoan: Aiete, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene.

Apirilak 24 (17:00 / 18:15). Baratza ekologiko bat sortzeko tailerrak, Tximuak eta kimuak, Iñaki Martiarena “Mattin” artistarekin, Aiete Haurtxokoan. Izen ematea: haurtxokoa_aiete@donostia.eus.

Zinema (Aiete K. E.)

apirilak 30 (18:30): Jane (2017). Brett Morgen. AEB. 90 min

Informazio gehiago: www.donostiakultura.eus/aiete / www.donostia.eus/info/ciudadano/ninos

  • Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen 17. ekitaldia

    arte-infantil
    Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
    Ikusi Google Maps-en
    apirilak 23-30 / astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00 + larunbata eta igandea: 10:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

    6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 17. ediziorako.

    COVID-19ren pandemiak markatutako edizio honetan, osasunaz gozatzeko eskubideari eta gaixotasunak sendatzeko tratamenduei buruz hausnartzeko gonbita egin da, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 24. artikuluan jasotzen den bezala.

    Ikastetxe, haurtxoko, harrera-zentro, arte-akademietako eta libreki 1.947 pertsonak parte hartu dute. Erakusketan banakako eta taldekako 1.420 lan ezberdin ikus daitezke.

    Lan batzuek pertsona guztiak berdin artatzeko beharrezkoak diren baliabideak izateak duen garrantzia azpimarratu dute. Beste batzuek, berriz, gaur egun eskubide hori urratzen dutenen larruan jartzen dira.

    Antolatzailea: Donostia Udalako Giza Eskubideen Saila

    Emakumeak borrokan

    mujeres en lucha
    Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
    Ikusi Google Maps-en 
    apirilak 15-30 / astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30 + larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00 + jaiegunak: itxita

    Amnesty Internationalen Emakumeak borrokan erakusketak emakumeen giza eskubideak defendatzearren beren askatasuna eta beren bizitza arriskuan jartzen dituzten emakume ausarten historiak erakusten ditu.

    Emakume errefuxiatuen kontakizunak dira: aurrera ateratzeko elkartzen dira, bizitzeko leku seguru baten bila; beren komunitateetan eskubide ekonomiko eta sozialen murrizketei aurre egin behar izan diete; gatazka armatuetan genero-indarkeria salatu eta horren aurka dihardute; ingurumena defendatzen dute gobernuen eta enpresen aurrean; baimena eskatu behar izateari uzteko borrokan ari dira beren herrialdeetako bizitza publikoan parte hartzeko edo beren gorputzei buruz erabakitzeko.

    Antolatzailea: Amnesty International

    Begirada hurbila – Carmen Ballvé

    ballv
    San Telmo Museoa (Laborategia / Laboratorio)
    Ikusi Google Maps-en 
    martxoak 12 – maiatzak 16 / asteartetik igandera: 10:00 – 20:00

    Dominikar Errepublika, Tanzania, Etiopia, Mongolia eta Peru daude San Telmo Museoko Laborategi aretoan, Begirada hurbila erakusketaren bidez. Erakusketa horretan Carmen Ballvék hainbat hamarkadatan egindako argazki-sorta bat aurkezten da.

    Ballvé estudioko erretratuan eta argitalpen-enkarguetan aritu da neurri handi batean, baina María Millán komisarioaren erakusketa honek bere lan pertsonalaren aukeraketa bat aurkezten du, zuri-beltzeko 71 irudik osatua, eta ez dira lehenago erakutsi. Bere ibilbidean zehar egindako argazkiak dira, non argazkilaria erretratuak egiten zituen pertsonengandik gertu egon den.

    AridA – Bea Rivas

    br arida_agenda
    FNAC
    Ikusi Google Maps-en
    apirilak 20 – maiatzak 30 / astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:00

    Klima aldaketaren ondorioz, 2040ko horizontean edateko ur arazo handienak izango dituzten 33 herrialdeen zerrendan sartu da Espainia. Segura ibaiaren arroa da zorigaiztoko iragarpen honen ispiluetako bat. Duela hamarkada batzuez geroztik jasotako plubiometria eskasarekin eta tenperatura altuekin dirau bizirik, endemiko eta Tajotik datorren arro arteko isuraldatze baten menpe; obra hidrauliko faraoniko bat izan zen hura, 70eko hamarkadan egina, ingurumenarekiko eta gizartearekiko inpaktuak ia kontuan hartzen ez zirenean.

    Ordutik, eskura ez duen baliabide batean oinarrituta eraiki da eskualdeko ekonomia, zonaldeko oreka hidrografiko naturala hautsita. Hala, hainbat jarduera ekonomiko lehian jarri dituen baliabide bihurtu da ura.

    Bea Rivasek (Madril, 1976) mundu erreala itxuratzen duten ingurumenarekin, ekonomiarekin eta arazo sozialekin lotutako gaietan oinarritzen ditu bere proiektu pertsonal nagusiak.