Demokraziaren oihana
Pakistan. Zuzendaritza: Aziz Jindani.Ekoizpena: Talisman. Gidoia: Aziz Jindani, Kamran Khimani. Animazio zuzendaritza: Zeeshan Karimi. Musika:Asrar & Majid Raza, Shuja Haider, Shani Arshad. Muntaketa: Faisal Shaikh. Iraupena: 85 min
Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hausteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala, zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio. Manguk baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Honen asmoa, Lehoi Erregea tronutik kentzea da, eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez.
Adiskidetasuna eta ingurumenarekiko errespetua
Frantzia. Zuzendaritza: Éric Tosti. Ekoizpena: Jean-François Tosti / TAT Productions. Ekoizpenkidetza: BAC Films, France 3 Cinéma, Logical Pictures, Master Films. Gidoia: David Alaux, Éric Tosti, Jean-François Tosti. Animazio digitala: Benoît Daffis, Laurent Houis. Musika: Olivier Cussac. Muntaketa: Umberto Barison. Iraupena: 90 min
Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienigena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundu berri liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean.
Sarraskia greba-eskubidearen aurrean
Euskadi. Zuzendaritza: Victor Cabaco. Ekoizpena: Pako Ruiz, Oskar Bañuelos, Asier Bilbao, Lara Izagirre / Sonora Estudios, Gariza Films, Zaramaga Films. Gidoia: Juan Ibarrondo, Héctor Amado. Argazkia: Gaizka Bourgeaud. Musika: José Luis Canal. Muntaketa: Álvaro Herrero. Aktoreak: Amaia Aberasturi, Mikel Iglesias, Ruth Díaz, José Manuel Seda, Alberto Berzal, Oti Manzano, Iñaki Rikarte. Iraupena: 90 min
1976ko martxoaren 3an, hainbat hilabetez greban egon ondoren, borroka egiten ari ziren enpresetako langileak ordezkatzen zituzten batzordeek lanuzte orokorrerako deialdia egin zuten Gasteizen. Hiri horretan, Gobernuaren kezka piztu zuen mugimendu asanbleario bat sortu zen, Espainiako Estatu osora zabaldu ote zitekeen beldur.
Zaramaga langile-auzoko San Frantzisko elizan milaka langile bildu ziren batzarrean. Kanpoaldean askoz ere pertsona gehiago bildu ziren, eta erdian ezarri ziren Polizia Armatuko ehun bat agente.
1976ko martxoaren 3ko gertaeretan, Gasteizen, bost langile hil ziren Poliziaren esku, greba luze baten ondoren. Klase ertaineko neska gazte batek, Begoñak, zuzenean bizi izan zituen “inoiz ezer gertatzen ez den hiri bat” astindu zuten gertaerak.