Die Höhle des gelben Hundes

Die Höhle des gelben Hundes

Byambasuren Davaa

Alemania. 93 min. 2005.

 

BANATZAILEA
Karma Films / Tf.: 91 760 14 77 / karma@karmafilms.es / www.karmafilms.es

Tradizioa versus modernitatea

Nansal, 6 urteko haurra, Mongoliako familia nomada bateko alaba zaharrena da. Egun batean txakur txiki bat aurkituko du haitzulo batean. Etxera eramaten duenean, aitak txakurra uzteko eskatuko dio ez baitakite nondik datorren eta, otsoetatik jaiotakoa izan litekeenez, horrek zorigaiztoa ekarriko lieke. Hala eta guztiz ere, haurrak txakurra ezkutuan zaintzea erabakiko du. "La historia del camello que llora" filmaren zuzendarietako batek Mongoliako lautada handietan girotutako beste istorio hau aurkeztuko digu. Istorio unibertsala, aita eta alaba arteko liskarren eta galzorian den kulturara hurbiltzearen ingurukoa, populazioa pixkanaka hirietara lekualdatzen ari izanak eraginda. Berraragiztatzearen betiko zikloan oinarritzen da: "Mundu guztia hiltzen da, baina inor ez dago hilda".