Zeru horiek
Aizpea Goenaga
Espainia. 87 min. 2005.
HARREMANETARAKO
Factotum Barcelona / Tf.: 93 320 84 45 / jvilalta@factotum.es
"Hogeita hamasei urteko emakumea zen, bere bizitzaren azkeneko partea kartzelan igaro zuena". Horrela hasten da Bernardo Atxagaren "Zeru horiek" nobela, eta horrela hasten da pelikula ere. Protagonista kartzelatik atera berria da graziazko neurri batez baliatu ondoren, sartuta dagoen ETA erakundearen baimenik gabe. "Damu den" bat da, beraz. Bartzelonatik noraezean ibili ondoren Donostiara itzultzea erabakiko du. Etxera bueltatzea. Bertan, traidoretzat hartu duten bere kide ohiak izango ditu zain. Bestetik, polizia bat haientzat lan egin behar duela konbentzitu nahia dabil … Pelikula road movie fisikoa da, baina baita emozionala ere. Bizimodu berria, zalantzagarria eta bakartia hasten duen emakume baten historia da, baina aldi berean bere askatasunaren bila ekindako bidaia erabakigarria ere.