Oyun

Oyun

Pelin Esmer

Turkia. 70 min. 2005.

 

HARREMANETARAKO
Sinefilm / Tf.: 90 212 325 88 88 / tolgaesmer@sinefilm.com

Emakumeak eta gizartearen aldaketa

Turkiako mendialdeko herri batean, bederatzi emakumek gogor lan egiten dute beren etxeetan eta soroan. Bizitzaren karga arintzeko, emakume horiek elkartzeko erabakia hartu dute, bere bizi esperientzietan oinarritutako antzerki lan bat idatzi eta antzezteko. Bertako bigarren hezkuntzako eskolan elkartzen dira, lehen inoiz hurbiltzera ausartu ez ziren eskolara, eta bertako zuzendariaren laguntzarekin lan egiten dute. Idazteko prozesuan lehen jendaurrean kontatzera inoiz ausartu ez ziren istorioak agerian utziko dituzte. Etengabe egingo dute lan estreinaldiaren eguna iristen denerako prest egoteko. Donostiako Zinemaldiaren aurreko edizioan ikusleen aldetik txalo gehien jaso zituen pelikuletako bat da.