Zona

La zona

Carlos Rodríguez

Espainia. 80 min. 2006.

 

HARREMANETARAKO
Morgan Creativos / Tf.: 943 42 79 13 / morgancrea@telefonica.net

Hondamendi nuklearrak

Txernobilgo hondamendi nuklearrak suntsituta utzitako paisaiaren erretratua da, istripuaren ondorioak jasaten ari diren inguruetan bizi diren hiru haurren ikuspegitik begiratuta. Haurren istorioen, ametsen eta desioen bidez, La zona filmak ahaztutako lurralde horren bihotzera bidaiatzea proposatzen digu, non 5 milioi pertsonak Txernobilgo itzalaren azpian bizitzen jarraitzen duten, tragedia gertatu zenetik 20 urte igaro direnean. Lidia, Nastia eta Andrei hiru haur ukraniar dira, Txernobilgo hondamendiak kutsatutako inguruetan bizi direnak. Jaio zirenean istripua aspaldian gertatu bazen ere, hiruek dute Txernobilgo Ziurtagiria, Estatuaren laguntza eta subentzio jakin batzuk jasotzeko eskubidea ematen dien txartela, baina jaiotzen direnetik beren bizitzak betiko markatzen dituen zama bihurtzen dena. Historian izan den istripu nuklear larriena gertatu zenetik hogei urte igaro ondoren, hiru haur horien bizitzaren erretratu hau aurkeztuko zaigu.