El inmortal
Mercedes Moncada Rodríguez
Mexiko-Espainia. 80 min. 2005.
HARREMANETARAKO
Oria Films / Tf.: 91 540 11 57 / [email protected]
Rivera familiaren historia Nikaraguako gerran izandako beste hainbaten historia bera da. Gerraren ondorioz familia zatituta geratu zen modua kontatzen digu, semeetatik bi, bikiak, kontrako bandoetan jarri zituelarik: bata armada sandinistan eta bestea Contra delako armadan. Gatazka armatua bukatu zenean familiako kideak pobretutako herrialdera itzuli ziren. Gerrak utzitako zaurien oroitzapena, haietako bakoitzak burutik kendu ezin dituen heriotzen oroitzapen hori gainditzen saiatzen direnean, erruak eta elkarrekiko gorrotoak desegiten ari diren gizarte ehunera iristen dira, bananduta jarraitzera behartzen dituen horretara.