Voces inocentes

Voces inocentes

Luis Mandoki

Mexiko-AEB-Puerto Rico. 120 min. 2004.

 

HARREMANETARAKO
Terry Hines & Assoc. / Tf.: 1 818 562 94 33 / marcos@thaweb.com / www.innocentvoicesmovie.com

Haurrak gerraren biktimaLatinoamerikaEl Salvador

Óscar Torres gidoigilearen haurtzaroan inspiratutako pelikula honek Chavaren istorio hunkigarria kontatzen digu. Hamaika urteko haurra da, zirkunstantzien eraginez "etxeko gizon" bihurtu behar izan duena gerra zibilaren erdian aitak familia abandonatu ondoren. 80ko urteetan, Salvadorren, gobernuko indar armatuek hamabi urteko haurrak eskoletatik atera eta errekrutatu egiten zituzten. Chavari urtebete edo geratzen zaio oraindik haurtzaroa bizitzen jarraitzeko, FMLN armadako erreboltarien kontra gobernuak hasitako borrokara joan aurretik. Chavaren bizitza biziraupenezkoa izango da, gerrako balak ez ezik eguneroko indarkeriaren ondorio suntsigarriak gainditu behar izango dituelako. Ezkongabe dagoen amari diruz laguntzeko lan bila ari den bitartean eta lehendabiziko aldiz eskolako neska eder batez maitemindu denean, jokorako eta gerrarako eremu bihurtzen hasiko da Chavaren herri txikia.