Llach: La revolta permanent
Lluís Danés
Espainia. 90 min. 2006.
HARREMANETARAKO
Mediapro / Tf.: 93 476 15 51 / mediapro@mediapro.es / www.mediapro.es
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, langileen asanblada batean, poliziak bost pertsona hil eta ehunetik gora lagun zauritu zituen tiroz. Gau hartan bertan, amorruak bultzatuta, Llachek trantsizio aldiko abesti adierazgarrienetako bat konposatu zuen: "Campanades a morts". Orain, hogeita hamar urte geroago, Lluís Llach Gasteiza itzuli da jende ugari bildu duen kontzertu batean abesti hori kantatzera, martxoaren 3ko biktimen oroipenean. Espazioan eta denboran barrena egindako bidaia da, Llachen musikak eta hitzek gidatua, oroitzapen autobiografikoak eta gertakari hura bizi izan zuen jendearen testigantzak eta irudiak bat eginda ikusi ahal izango ditugun bidaia. Abesti baten istorioa da hau, abestia idatzi izan zuenaren erretratua, eta inspiratu zuten gertakarien kronika. Ahanzturaren aurka altxatzeko garrasia eta eskakizuna.