Indigènes

Indigènes

Rachid Bouchareb

Frantzia-Maroko-Aljeria-Belgika. 128 min. 2006.

 

BANATZAILEA
Notro Films / Tf.: 93 567 05 05 / www.notrofilms.com

Oroimen historikoa Bigarren Mundu Gerra

1943. urtea. Bigarren Mundu Gerra. Frantzian sekula egonak ez baziren ere, Said, Abdelkader, Messaoud eta Iassir frantziar armadan lerrokatu ziren, beste 130.000 "soldadu indigenarekin" batera, metropolia etsai nazietatik askatzearren. Historiak atzendutako heroi hauek batailak irabazi zituzten Italian, Proventzan eta Vosgetan, alsaziar herri batean batailoi nazi baten aurka bakarrik geratu aurretik. Rachid Bouchareb "Little Senegal" (2001) filmaren zuzendariak gogora ekartzen du ipar afrikarrek Bigarren Mundu Gerran jokatutako papera: "Berea zuten herrialdea, "aberri ama" askatzea, Frantziako herrietan egin zieten harrera, errepide ertzetatik nola egiten zieten txalo, honek guztiak aztarna utzi du haiengan. Eta harrez geroztik pairatu dituzten bidegabekeria guztiak ez dira oroimena ezabatzeko gauza izan. Aspaldi handitik egin nahi nuen filma, gazteek jakin dezaten, eta gainerakoek gogora dezaten. Ongi etorria izango dela ziur nago. Une egokia da. Etorkizuna elkarrekin eraikitzeko oinarria da filma".