Paths of Glory

Paths of Glory

Stanley Kubrick

AEB. 87 min. 1957.

 

BANATZAILEA
Cooper Films / Tf.: 93 213 03 13 / cooperfilms@hotmail.com

GerraHeriotza-zigor

Maisulan gupidagabe eta argigarria, Stanley Kubrick-ek zuzendutako laugarren filma, zinemaren historian gerren aurkako eta militarismoaren aurkakoenetan aurkakoenetakoa, zazpigarren artea omen denak guduen erokeriak jorratzeko saioetan ezinbesteko mugarria, newyorkar zinemagileak Jim Thompson eleberrigilearen laguntzaz burutu zuena. 1916ko Frantzian, Lehen Mundu Gerraren baitan, jeneral frantsesek agindu diote Dax koronelari alemanen gotorleku menperaezinari eraso egin diezaion. Misio suizida da, suizida denez, hasi orduko porrota dakarrena. Erasoak huts egiten du, beraz. Beren buruak zuritu nahian, jeneralek hiru soldadu koldarkeriaz eta emandako agindua bete ez izanaz salatu eta atxilotzeko agintzen dute. Dax, haien abokatu defendatzaile izendaturik, berehala konturatuko da miraria litzatekeela exekuzio-pelotoitik salbatzea.