Angst essen Seele auf
Rainer W. Fassbinder
A.E.F.. 93 min. 1974.
BANATZAILEA
Cooper Films / Tf.: 93 213 03 13 / cooperfilms@hotmail.com
Langile etorkinak joan ohi diren kafetegi batean ezagutu du Emmik, hirurogeitakako alargun batek, Ali, adinaren erdia besterik ez duen langile marokoarra. Biharamunean bere etxera doa bizitzera. Ingurukoei ezkondu dela esaten dienean, denek suminez eta onarpenik ezaz jokatzen dute: seme-alabak, bizilagunak, lankideak… ez dira harremana ulertzeko gauza, eta bertan behera utz dezan saiatzen dira. Fassbinder-en filmik sonatuenetakoa, "All That Heaven Allows" (1955) filmean inspiratua, Douglas Sirk estatubatuar melodramaren erregeren omenez.