Tree Robo
Park Young-min, Kim Moon-saeng
Hego Korea. 14 min. 2005.
HARREMANETARAKO
Independence / Tf.: 82 2 518 14 74 / webmaster@independence.co.kr
Errobot bat eta ume bat lasai eta bare bizi dira naturarekin bat eginik. Gerra nuklear bat lehertu orduko, mundu osoarekin batera paradisu hori ere suntsituta geratuko da. Hala eta guztiz ere, hazi bati esker, errobotak lagunduko du zuhaitzak eta zelaiak berriro lora daitezen. Munduak badu etorkizunik. Zuzendari-kideetako bat Kim Moon-saeng da, duela urte batzuk Donostiako Fantasiazko eta Beldurreko Zinemaren Astean "Wonderful Days" (2003) metraje luzeko film ikusgarriaren arduraduna.