Daratt

Daratt

Mahamat-Saleh Haroun

Txad-Frantzia-Belgika-Austria. 96 min. 2006.

 

HARREMANETARAKO
Pyramide Films / sfouque@pyramidefilms.com

Adiskidetzea

Atim-ek ez zuen aita ezagutu. Bera jaio baino lehen hil zen Txadeko basamortuko gerra luzean. Aitonak hazi du, eta orain, hamabost urteak bete orduko, pistola bat eman eta aita hil zuen gizona non bizi den esan dio. Hiltzaileak Nassara du izena, okindegi bat dauka eta auzoko haurrei doan banatzen die ogia. Semerik gabe eta aitarik gabe utzi zien gizona hil dezan eskatzen dio aitonak. Atim aprendiz modura sartu da okindegian. Nassarak ogibidea erakutsi dio, egonarriz eta arretaz, eta aurrerapenak nabarmen utziz, erakutsi ere. Baina gazteak mendekuaren garaiaren zain jarraitzen du. Iragana ahaztu daiteke? Aspaldi handian gertatutako krimenek sorrarazten duten mendeku gosea bertan behera gera daiteke? Adiskidetze posibleaz gogoeta egiten du filmak, gizakiek etorkizun hobea lortzearren iragana ahazteko gaitasunez hausnarketa egiten du.