11'09''01 - September 11
Youssef Chahine, Amos Gitai, Alejandro Gonzalez Iñárritu, Shohei Imamura, Claude Lelouch, Ken Loach, Samira Makhmalbaf, Mira Nair, Idrissa Ouedraogo, Sean Penn, Danis Tanovic
AEB-Frantzia-Erresuma Batua-Iran-Japonia-Mexiko. 134 min. 2002.
BANATZAILEA
Alta Classics / Tf.: 91 542 27 02 / altaclassics@altafilms.es / www.altafilms.com
Mundu osoko 11 zinegilek aurkezten dute, nork berea, irailaren 11ko New York eta Washingtongo atentatuen ikuspegi bana. Mundua aldarazi zuten gertaerei eskainitako 11 begirada ezberdin. 11 minutu eta 9 segundoko 11 film labur. Iran, Frantzia, Egipto, Bosnia-Herzegovina, Burkina Faso, Erresuma Batua, Mexiko, Israel, India, Estatu Batuak eta Japoniako zuzendariek istorio bana, bizipen bana eskaintzen dute. Irango maistra bat saiatzen da ikasleei atentatua azaltzen. Bukatutako maitasun baten historia. Youssef Chahine soldadu estatubatuar batekin hizketan. Srebrenicako sarraskian senideak galdu zituzten emakumeek hiritik desfilatzen dute. Burkina Fason, kalean Bin Laden ikusi dutelakoan, ume batzuk harrapaketari ekin nahi diote, amerikar gobernuak eskainitako saria eskuratu nahian. Ken Loach 1973ko irailaren 11az mintzo da, Pinocheten tropek Salvador Allende asasinatu eta bere Gobernua suntsitu zuenekoaz. González Iñarritu eta tragediaren soinuak. Atentatu terrorista bat Jerusalemen. Estatu Batuak, musulmanez mesfidati. Ernest Borgnine argirik gabeko apartamendu batean. Bigarren Mundu Gerrako soldadu japoniar bat bere herrira itzuli da, suge bat dela sinetsita.