I Want to Live!

I Want to Live!

Robert Wise

AEB. 82 min. 1958.

 

BANATZAILEA
Cooper Films / Tf.: 93 213 03 13 / cooperfilms@hotmail.com

Heriotza-zigor

Iparramerikar zinema klasikoak sortu dituen heriotza-zigorraren aurkako aldarririk ospetsuenetakoa, Susan Hayward protagonistari Hollywoodeko Oscar eskuratu ziona, gas kamerari aurre egiten dion emakumearen paper ahaztezinarengatik. "Somebody Up There Likes Me" (1956), "West Side Story" (1961) zein "The Sound of Music" (1965) filmen zuzendari Robert Wisek zuzentzen du gaizkile giroan eta taberna arriskutsuetan ibili ohi den Barbara Graham-en historia: Ezagutzen dituen bi lagunek andre zahar bat hil dute. Poliziak harrapatzen dituenean, Barbarak salatu dituelakoan, errua berari leporatzen diote. Ahaleginak eta bi egingo ditu epaiketan, zigor handienari itzuri nahian.