Buda az sharm foru rikht

Buda az sharm foru rikht

Hana Makhmalbaf

Iran-Frantzia. 81 min. 2007.

 

BANATZAILEA
Wanda Visión / Tf.: 91 352 83 76 / wanda@wandavision.com / www.wandavision.com

Haurren eskubideakEmakumeen eskubideakHezkuntzarako eskubideaEmakumea eta IslamaFundamentalismo islamdarra

Talibanek suntsitutako Budaren estatuaren azpian, oraindik milaka familia bizi dira. Baktay, sei urteko neska afganiarra, eskolara joan dadin adoretu du bere kobazulo aurrean alfabetoak irakurtzen dituen bere bizilagunen semeak. Eskolara bidean doala, anker antzean jolasten ari diren mutil batzuk erasotuko dute, inguruan duten gizarte bortitzaren isla. Mutikoek Baktay harrikatu nahi dute, Budaren modura suntsitu edo amerikarrek kobazuloen labirintoan egin zuten bezalaxe tirokatu.