Skateistan
Kai Sehr
AEB-Alemania. 95 min. 2011.
HARREMANETARAKO
Features While-U-Wait / rene@cwuw.com
2007an, Oliver Percovich eta Sharna Nolan Kabulera iritsi ziren, skate batzuk eskuartean. Haurrak biztanleriaren %50a baino gehiago suposatzen duen herrialde batean, Ollie eta Shama berehala jabetu ziren haurrengan sortzen zuten erakartasun indarraz. Mekroyaneko distrituan, abandonatutako iturri errusiar batean, skate saio batzuk egiten ari zirela bertako gazteriarekin bat egin zuten. Neskak ere bildu ziren lagun taldera. Hastapeneko saio horien emaitza Afganistaneko lehen “skate” eskola izan zen. Horra Skateistanen istorioa.