10+4
Mania Akbari
Iran. 77 min. 2007.
HARREMANETARAKO
Sheherazad Media International / Tf.: 98 21 22 86 32 60 / sheherazad@smediaint.com
Abbas Kiarostamiren "Ten" filmaren segizio honetan, Mania Akbari, film hartako emakumezko aktore protagonistak auto bat gidatzen du berriro bere semearekin, ahizparekin eta beste zenbait pertsonekin hitz egiten duen bitartean. Segizio honetan bere egoera ezberdina da, Mania minbiziak jota baitago. Gaisotasuna larritzen doan heinean, bere burua ez du gidatzeko gauza ikusiko, beraz, kotxeko atzealdeko eserlekuan jartzen da, eta elkarrizketak aurrera darrai. "Ten" lanean ez bezala, "10+4" pelikulan kamerak emakumea noranahi jarraitu beharko du. Guztiz esperientzia berria da, zeinean minbiziak emakumezko zuzendaria gidatzen duen filmaren sortze-prozesuan.