Madres

Madres

Eduardo Félix Walger

Argentina. 117 min. 2007.

 

HARREMANETARAKO
Asociación Civil y Cultural El Fisgón / Tf.: 54 11 43 02 07 83 / contact@madreslapelicula.com.ar / www.madresnotrofilms.com

Desagertuak ArgentinanOroimen historikoa

Maiatzako Plazako Amen zapi zuriak giza eskubideen aldeko sinbolo unibertsal bihurtu dira. "Madres" dokumentalak haien benetako historiara hurbiltzen gaitu. Laurogeitaka urteko hamazazpi emakume iraganaren lekuko dira, orainaren ulergarri. Izan ere, ez dago haien historia ulertzerik desagertutako seme-alabena jakin gabe. Emakumeon saminak eta itxaropenak eraman zituen beldurra gainditu eta herrialdeko botere ekonomiko eta politikoaren muinean instalatzera. Bizitza seme-alabak bilatzen eman zuten, armarik gabe indar totalitario eta bortitzari aurre eginda. Borrokan jarraitzen dute emakumeok, seme-alabek altxatutako justizia sozialaren banderak berriro altxatzean desagertuen nortasuna berreskuratzen baitute, eta egunero aldarri egin: "30.000 atxilotu, desagertu, hemen dira, orain eta beti".