Drengen der ville gore det umulige

Drengen der ville gore det umulige

Jannik Hastrup

Danimarka-Frantzia. 77 min. 2002.

 

BANATZAILEA
Lauren Films / prensa@laurenfilm.es / www.laurenfilm.com

Balore hezkuntza

Gordeleku batean, eremu latz eta izoztuetan, hartz-eme batek kume bat erditu du, baina hilda jaio da. Bertatik urruti xamar dagoen etxola batean, emakume batek haur sendo eta osasuntsu bat erditu du. Hartz-eme zuria oso penatuta dago bere kumea galdu duelako eta izotz gainean erortzen uzten du bere burua, hiltzeko prest. Hori ikusita, bere kideak emakumeari haurra lapurtzea erabaki eta berarekin eramaten du eremu izoztuetara. Haurra ama hartzarekin hazten da eta plantigrado batek bizitzeko behar dituen trebezia guztiak ikasten ditu, ume batentzako batere erraza ez den gauza. Emakumea deskontsolatuta dago haurra galdu duelako. Gizonak hitz eman dio itzuli egingo diola umea eta hil egingo duela hartza. Orduan hasten da ehiza.